Ekonomia -
Enpresa
Siemens Gamesak 67 milioi irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan
49 milioi euro lortu dituzte urte fiskalaren bigarren hiruhilekoan eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte.
AGENTZIAK | Erredakzioa
Siemens Gamesak 67 milioi euro irabazi ditu urte fiskalaren lehen seihilekoan (urritik martxora), eta salmentek % 6 gora egin dute, 4.651 milioi euro saldu baitituzte, enpresak astearte honetan jakinarazi duenez.
Aerosorgailuen komertzializazioaren fakturazioa 3.964 milioikoa izan da, % 4 gehiago; eta, operazioek eta mantentze-gastuek % 24 gora egin dute, 687 milioi euroraino.
Eskabide-zorroaren harira, Siemens Gamesak markak hautsi ditu 23.600 milioi euro lortuta (% 7 gehiago); horrenbestez, 2019ko urte fiskalerako agindutako salmenten helburua lortuko dutela esan du konpainiak.
Bestalde, negozio-segmentuak bultzatuta, 10.900 milioi euroko eskabideak izan ditu Siemens Gamesak azken 12 hilabeteotan (% 8 gehiago).