Ekonomia -

Frantzia

Hainbat zauritu Estrasburgon, polizien eta 'txaleko horien' arteko istiluetan

Baimenik gabeko mobilizazioa egin dute, eta horren bitartean, manifestariak sakabanatzeko gas negar-eragilea erabili du Poliziak, eta 'txaleko horiek' objektuak eta suziriak bota dituzte.

Liskarrak Estrasburgon 'txaleko horien' eta polizien artean. Argazkia: Reuters
Liskarrak Estrasburgon 'txaleko horien' eta polizien artean
Liskarrak Estrasburgon 'txaleko horien' eta polizien artean. Argazkia: Reuters

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat manifestari zauritu dira larunbat honetan Estrasburgon 'txaleko horien' eta polizien artean izandako liskarretan. 'Txaleko horien' mugimenduak nazioarte mailako mobilizazioa deituta zuen gaurko.

Frantziako France 3 tekebista-kateak jakinarazi duenez, liskarretan "hainbat zauritu" izan dira. Agintariek, berriz, hiru lagun atxilotu dituztela jakitera eman dute. Baimenik gabe egindako manifestazioa izan da.

Frantziako Poliziaren arabera, 'txaleko horien' gaurko mobilizazioan 5.500 manifestari bildu dira, horietako 2.600 Parisen.

Joan den azaroan hasi zen 'txaleko horien' mugimendua, dieselari ezarritako zergaren aurka protestatzeko, eta abenduan areagotu egin ziren, manifestazioak zapaltzeko Frantziako Gobernuak erabilitako errepresioaren kontra. Azkenean, langileen bizi-baldintzak hobetzeko neurri ekonomikoak iragarri behar izan zuen Emmanuel Macron Frantziako presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Emmanuel Macron