Ekonomia -
Maiatzaren lehena
EAEko CCOO eta UGT sindikatuek batera ospatuko dute berriro Maiatzaren 1a
Manifestazio bateratuak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, lanpostuak eta pertsonak gizartearen erdigunean kokatzeko.
Agentziak | erredakzioa
EAEko CCOO eta UGT sindikatuek batera ospatuko dute berriro Maiatzaren lehena eta manifestazio bateratuak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
"Pertsonak aurretik" lelopean mobilizatuko dira Maiatzaren 1ean, "aldaketa ekonomiko, politiko eta soziala aldarrikatzeko eta lanpostuak eta pertsonak gizartearen erdigunean kokatzeko", azaldu dute agiri batean.
"Ziurgabetasun politikoaren garai aztoratu honetan, bizitza zein lanpostuen kalitatea hobetzeko politikak eztabaidatzea nahitaezkoa da", esan dute sindikatuok.
Horrenbestez, Maiatzaren 1ean "kaleak jendez bete behar ditugu erantzunak eskatzeko, eta krisian atzemandako eskubideak berreskuratzeko".
"Egun, jende asko oraindik langabezian dago eta soldatak ez dira berreskuratu", gaineratu dute.