Ekonomia -

ARABA

Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera

24 orduko aireportua izanik, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da.

Forondako aireportua. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Forondako aireportua
Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera

1:31

EUSKADI IRRATIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Forondako aireportuak gaur berreskuratuko du H24 kategoria eta aurrerantzean 24 orduz zabalik egongo da. Zazpi urte igaro dira Mariano Rajoyren Gobernuak Gasteizko aireportuaren ordutegia mugatu zuenetik. Orain, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da.

AENAk 2012ko abuztuan erabaki zuen Forondaren ordutegia mugatzea, kostuak murrizteko. Ordutik euskal erakundeek behin eta berriro aldarrikatu dute Forondari H24 sailkapena itzultzea, eta Mariano Rajoyren Gobernuaren eta EAJren arteko Aurrekontu negoziazio baten ondorioz errealitate bihurtuko da.

2018an Forondako aireportuak 62.000 tona mugitu zituen. Bidaiari kopuruari erreparatuta, ostera, 140.000 bidaiari igaro ziren. Charter hegaldiak alde batera utzita, Ryanair konpainia da hegaldi erregularrak eskaintzen dituen bakarra. Gaur gaurkoz, Sevillara, Tenerife hegoaldera, Palmara, Koloniara eta Bergamora eskaintzen ditu hegaldiak.

Orain hegaldi berrietarako aukera zabaldu daiteke, baina ez dute uste berehalako kontua izango denik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Gaurko azken ordukoa Forondako aireportua