Ekonomia -

PRODUKZIO JAITSIERA

Gasteizko Mercedes lantegiak 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Orotara, 148.000 ibilgailu ekoitziko dituzte Gasteizko lantegian.

Mercedesen lantegia, Gasteizen, artxiboko irudi batean. EFE
Mercedesen lantegia, Gasteizen, artxiboko irudi batean
Mercedesen lantegia, Gasteizen, artxiboko irudi batean. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000 ibilgailu ekoitziko baititu. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko.

2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da. Izan ere, 2.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko zituela aurreratu zuen zuzendaritzak, 2019an guztira 152.000 ekoitziko zituztela iragarrita.

Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretako aldaketak jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste izango dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, langile bakoitzak beste astebete izan ohi du hartzeko. Mercedes Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresarik handiena da, 5.400 langile baititu.

Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako ziurgabetasunak eragin du produkzioaren jaitsiera. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE Lana Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Mercedes-Benz albisteak Industria sektorea Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan