Ekonomia -
Enplegu publikoa
Hezkuntzako lan eskaintza publikoaren lehen azterketa egun bat atzeratu dute
Horrenbestez, lehen proba ekainaren 16an egingo dute, BECen.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hezkuntza arloko lan eskaintza publikoaren lehen azterketa egun bat atzeratu du Eusko Jaurlaritzak, ekainaren 16ra (igandea), hain zuzen ere. Izan ere, ekainaren 15ean udalak osatuko dituzte, eta gerta liteke hainbat hautagaik arazoak izatea proba egiteko.
Orotara, 7.988 pertsonak eman dute izena lan eskaintza publikoan. 25 urtean deitutako handiena da, besteak beste Lehen Hezkuntzarako 1.867 lanpostu eskaini dituztelako.
Hilaren 16ko probak bi zati izango ditu, eta gainditzen dutenak bigarren fasera pasatuko dira.
Lan eskaintza bosgarrena da jarraian. Hezkuntza Sailak hitza eman du urtero bat deituko duela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea