Ekonomia -

Ogasuna

Zerga-bilketa % 3,5 hazi da urteko lehen hiruhilekoan, EAEn

Iazko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, Araban eta Bizkaian % 4 gehiago bildu dute; Gipuzkoan, ostera, % 1,9 gutxiago.

Bizkaiko Ogasuna. Argazkia: EFE
Bizkaiko Ogasuna.
Bizkaiko Ogasuna. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan zerga-bilketak % 3,5 egin du gora urteko lehen hiruhilekoan, 2018ko epealdi bereko datuekin alderatuz gero. Alabaina, lurraldeka ezberdintasunak izan dira.

Bizkaiko Ogasunak 2.064,4 milioi euro bildu ditu 2019ko lehen hiru hilabeteetan, iaz baino 80,9 milioi gehiago (% 4,1), hain zuzen ere.

Bizkaiko Foru Aldundiak azaldu duenez, 927,6 milioi euro zerga zuzenen bidez jaso dute.

Araban igoera % 4koa izan da, eta 379,5 milioi euro batu dituzte. Aldundiak zehaztu duenez, enpleguak eta kontsumoak hobera egiteak eragin du hazkunde hori.

Gipuzkoan, berriz, 784 milioi euro bildu dituzte, iaz baino 15 milioi gutxiago (% 1,9), hain justu ere.

Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak azpimarratu urte hasierako datuak direla eta oraindik "goizegi" dela ondorioak ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Gastu publikoa