Ekonomia -

Greba

12 hegaldi bertan behera geratuko dira datorren astean Hondarribiko aireportuan

SEPLA pilotuen sindikatuak 24 orduko lanuzteak deitu ditu datorren asteko astelehenean, asteartean eta asteazkenean.

Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE
Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan.
Hegazkin bat Hondarribiko aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren astean 12 hegaldi bertan behera geratuko dira Hondarribiko aireportuan, Espainiako pilotuen sindikatuak (SEPLA) Air Nostrumen deitutako greba dela eta.

Konpainiak jakinarazi duenez, % 76,4 zerbitzu minimoak izango dira eta lanuzteek 10.000 bidaiarengan izango dute eragina Estatu osoan.

Hondarribiko aireportuari dagokionez, Madrileko joan-etorria egiten duten hegaldiak geratuko dira bertan behera. Astelehenean, 08:20an eta 20:00etan ez da hegaldirik aterako Madriletik Hondarribira; eta 10:05ean eta 20:00etan, ez da Madrilerako hegazkinik izango.

Asteartean, 08:20ko eta 15:35eko hegaldiak geratuko dira bertan behera Madrilen; eta 10:05ekoa eta 18:00etakoa, Hondarribian.

Asteazkenean, 08:20an eta 18:40an ez da Madrilerako hegaldirik izango; eta 10:05ean eta 20:25ean, Hondarribirako hegaldirik ere ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko aireportua Lan gatazkak gaur