Ekonomia -
KPI-AREN DATUAK
Urte arteko inflazioa % 1,5koa eta % 1,7koa izan da EAEn eta Nafarroan martxoan
Garraioen garestitzeak eragin du prezioen igoera EAEn. Nafarroan, berriz, jantzien eta oinetakoen prezioak igo dira gehien.
Agentziak | Erredakzioa
Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 1,5 eta % 1,7 hazi da martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako datuen arabera.
Azken hilabetean, baina, prezioak % 0,4 jaitsi dira EAEn. Etxebizitza (% 0,9), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,6), eta komunikazioak (% 0,2) behera egin dute Euskadin. Irakaskuntzako prezioak ez zuen aldaketarik izan; eta, gainerakoetan igoerak izan ziren.
Nafarroan, berriz, jantzien eta oinetakoen (% 4,7) prezioak igo dira gehien. Garraioa (% 1), medikuntza (% 0,3), altzairuak (% 0,2), aisiarenak eta kulturarenak (% 0,1) igo dira. Ez dute aldaketarik izan alkoholdun edarien eta tabakoaren, irakaskuntzaren, eta hotelen, tabernen eta jatetxeen sektoreek.
Elikagaiak eta alkoholik gabeko edarietan (% 0,7 ), etxebizitzan (% 0,6) eta komunikazioa (% 0,3) sektoreetan, berriz, behera egin dute prezioek.
Espainiako Estatuan, urte arteko tasa % 1,3 hazi da, otsailean baino bi hamarren gehiago.