Ekonomia -

Euskaltel

Urkullu: 'Euskaltelek estatutuen bidez dauka ziurtatuta Euskadirekiko lotura'

Zegona konpainia britainiarra akziodun nagusia bilakatu arren, Euskaltelek Euskadin errotuta jarraituko duela uste du lehendakariak.

Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko irudi batean.
Iñigo Urkullu lehendakaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria Donostian izan da gaur goizean, Elkargik antolatutako enpresa topaketaren amaiera ekitaldian, eta Euskaltelen egoera berria izan du hizpide.

Aurrerantzean Zegona konpainia britainiarra akziodun nagusia izango bada ere, "Euskaltelek bere estatutuei esker Euskadin errotuta" jarraituko duela ziurtatu du lehendakariak.  

"Euskaltelek teknologiaren abangoardiari eusten eta Euskadin enplegua eta aberastasuna sortzen segitu behar du orain", erantsi du.

Ildo horretan, "garapen humanoa eta hazkuntza jasangarria uztartuko dituen eredua elkarlanaren bidez indartu behar dugu, hazkundea, garapena eta kohesio soziala bermatuz eta etorkizuneko belaunaldiak hipotekatu gabe", gaineratu du Urkulluk.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak