Ekonomia -

EUSKALTEL

ELAk Euskaltelen 'pribatizazioa' gaitzetsi eta Jaurlaritzari egotzi dio horren ardura

"Lehen ekitaldietan izandako galerak sozializatu ondoren, orain etekinak pribatizatzen ari dira", ELAren ustez.

Sede de Euskaltel. Foto: Euskaltel
Sede de Euskaltel
Sede de Euskaltel. Foto: Euskaltel

AGEntziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Euskaltelen "ageriko pribatizazio prozesua" gaitzetsi du eta Eusko Jaurlaritzari egotzi dio horren ardura, bere garaian Eusko Jaurlaritzak Euskaltelen zuen partaidetza saldu baitzuen, eta "Kutxabanken desinbertsioari babesa eman izana" egotzi dio. 

Zegona funts britainiarra Euskalteleko akziodun nagusi bihurtu da. "Zegona britaniar inbertsio-funtsa Euskaltelen akziodun nagusia bihurtu da, eta hori beste pauso bat izan da enpresa horrek hartu duen pribatizazio eta deserrotzearen bidetik", esan du ELAk.

Novalek gogoratu duenez "Euskaltel 1995ean sortu zen, kapital publikoaz; Eusko Jaurlaritza izan zen partaide bat (% 40arekin) eta aurrezki-kutxak (% 60arekin)". Atzo argitaratu ziren datuen arabera, Kutxabanken jabetzakoa %19,88 besterik ez da, gainerakoa burtsan kotizatzen duten inbertsio-funts eta korporazioen eskuetan dago.

ELAren arabera, "Euskaltel oso enpresa errentagarria da, 2018an 92 milioi euroko etekin garbiak irabazi baitzituen, eta gehiena dibidenduetan banatu zen akziodunen artean".

"Hori horrela, lehen ekitaldietan izandako galerak sozializatu ondoren, orain etekinak pribatizatzen ari dira", ELAren ustez.

Horrenbestez, ELAk Eusko Jaurlaritzaren zurikeria salatu du, "Josu Erkoreka eledunak enpresaren erroak hemen mantentzeko deia egin baitu". "Eusko Jaurlaritza da gertaera horien zuzeneko erruduna, berak erabaki baitzuen enpresaren pribatizazioa, eta berak saldu baitzituen akzio guztiak. Gainera, Kutxabanken desinbertsioa ere babestu du. Onartezina da orain bere erantzukizuna astindu nahi izatea, alferreko dei orokorrak eginez" adierazi du ELAk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank Telefonia mugikorra Ekonomia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak