Ekonomia -
Kayaba multinazionala
KSS enpresak Orkoiengo lantegia itxi eta 130 langile kaleratu nahi ditu
Zuzendaritzaren jarrerarekin “haserre” agertu da CCOO sindikatua, beharginek lantegia “bideragarri egiteko esfortzua” egin dutelako.
Agentziak | Erredakzioa
KSSren zuzendaritzak Orkoiengo (Nafarroa) lantegia bi fasetan ixteko asmoa du. Gainera, Kayaba multinazionaleko enpresak 130 langileak kaleratzeko asmoa du.
CCOO sindikatuak zuzendaritzaren erabakiaren berri eman du ohar batean, enpresarekin arratsaldean bildu ondoren. “Erabaki traumatikoari aurre egiteko pausoak eta mobilizazioak” aztertuko dituztela aurreratu du sindikatuak.
Zuzendaritzaren jarrerarekin “haserre” agertu da CCOO sindikatua, beharginek Orkoiengo lantegia “bideragarri egiteko esfortzua” egin dutelako. “Beste behin ere multinazionalaren erabakiak enpleguaren eta langileen bizitzaren kontura hartu dituzte”, salatu du sindikatuak.
Zuzendaritzak esan bezala aurrera eramaten baldin badute, erabakia “albiste gogorra da, zuzendaritzak hartutako erabakien ondorio zuzena, lantegiari etorkizuna emateko gai izan ez delako edo nahi izan ez duelako”, CCOOk ziurtatu duenez.