Ekonomia -

Lan istripua

Baso langile batek lan istripua izan du Artzentalesen

SOS Deiakek jakinarazi duenez, larrialdietarako zerbitzuek helikopteroz eraman dute behargina Gurutzetako Ospitalera.

Baso langile batek lan istripua izan du. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Baso langile batek lan istripua izan du
Baso langile batek lan istripua izan du. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso langile batek lan istripua izan du astelehen honetan Artzentalesen, 09:15ean. SOS Deiakek Twitter bidez jakitera eman duenez, Toba auzoan gertatu da ezbeharra. Antza denez, langileari adar bat erori zaio gainera, eta buruan kolpea hartu du.

Hasiera batean istripua jazo den lekuan bertan artatu dute, baina azkenik larrialdietarako zerbitzuek helikopteroz eraman dute behargina Gurutzetako Ospitalera. Segurtasun Sailak, baina, ez du oraingoz langilearen osasun egoeraren berri eman.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa 112 Larrialdiak