Ekonomia -
Mutriku
Gaur zabalduko dute GI-3230 errepidea, Mutrikun
15:30ean irekiko dute, baina asteazkenera arte unean uneko etenak izango dira zirkulazioan, lanak guztiz bukatu arte.
eitb.eus
GI-3230 errepidea gaur zabalduko dute berriz, urtarrileko euriteek eragindako lur mugimenduaren egonkortze lanak "ia bere osotasunean" amaitu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez.
Foru erakundearen arabera, "luizia gertatu zenean, egonkortzeko konponbidea diseinatu zen. Harri-lubetako kontrahorma egin zen, 25,00 metroko luzerarekin eta 9,00 metroko altuerarekin".
"Horren gainean aukeratutako materialarekin egindako betetzea osatu da, errepidearen plataforman euskarri lanak egiten dituena", gaineratu dute.
Hain zuzen ere, 15:30ean zabalduko dute errepidea, baina asteazkenera arte (hilak 10) unean uneko etenak izango dira zirkulazioan, lanak guztiz bukatu arte.