Ekonomia -

aldaketa klimatikoa

Nafarroako Gobernuak ekonomia zirkularra garatzeko agenda onartu du

Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko.

Baliabideen erabilera proposatzen du ekonomia zirkularrak. Argazkia: pexels.com
Hondakinak edukiontzi batean
Baliabideen erabilera proposatzen du ekonomia zirkularrak. Argazkia: pexels.com

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak 2030 urtera bitarteko ekonomia zirkularra garatzeko agenda onartu du asteazken honetan.

Iraunkortasunaren aldeko, aldaketa klimatikoaren aurkako eta ekonomia zirkularra erabiltzeko Nafarroako Erkidegoaren apustua azaldu du asteazken honetan, prentsaurrekoan, Isabel Elizalde Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilariak.

Agenda hori aurrera ateratzeko, Nafarroako Gobernuak abian jarri ditu, esaterako, S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategia; Klina; Nafarroako Klima Aldaketaren Bide Orria; Nafarroako 2017-2027ko Hondakinen Plana; eta, Hondakinei eta horien Fiskalitateari buruzko Foru Legea.

Europar Batzordeak Ekonomia Zirkularra garatzeko plana abian jarri zuen 2015ean; horretan, 2020 urtera arte martxan jarri beharreko 54 neurri hartu zituen, eta lehentasunezko bost alor azpimarratu zituen: plastikoak, elikagaien hondakinak, materia prima kritikoak, eraikuntza eta eraispena eta, biomasa eta oinarri biologikoa dituzten produktuak.

Ekonomia zirkularrak eredu ekonomiko berri bat jasotzen du; ekonomia zirkularrean erabilitako materialak bota ordez berreskuratu egiten dira, produktu berriak ekoizteko erabiliz berriz ere ekonomian txertatzeko. Hartara, ez dago natur baliabideetara jo beharrik materialak eskuratzeko eta, era berean, erabilitako produktuak ez dira zabor bilakatzen, berriz ere zirkuituan sartzen baitira balioari eutsiz. Hori dela eta, Zero Zabor eredu bezala ere ezaguna da ekonomia zirkularra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Kontsumoa Larrialdi klimatikoa 2024 Birziklatzea Euskadin