Ekonomia -

Inbertsioa

Jasun aire-iragazkien enpresa britainiarrak lantegi bat irekiko du Gueñesen

Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu EAEn. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrin.

Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu. Argazkia: Spri
Gueñes Industrialdea
Iragazki oso sofistikatuak fabrikatuko ditu. Argazkia: Spri

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak (Erresuma Batuko aire-iragazkien fabrikatzaile handienetako bat da) Jasun Filtración S.L. irekiko du Enkarterrin, SPRI Taldeak asteazken honetan jakinarazi duenez.

SPRI Taldeak inbertsioak atzemateko duen "Invest in the Basque Country" ekimenaren bitartez egin ditu gestio guztiak.

Konpainiak duela gutxi sortu du filiala Bizkaian, eta Gueñes Industrialdean irekiko du lantegia, Sprilur Industri Lurzoruaren Sustapen eta Kudeaketarako Sozietatearen pabiloi batean.

Jasun Filtración S.L. enpresak iragazki oso sofistikatuak ekoitzi nahi ditu Euskadin. Horretarako, 5 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du, eta 10 lanpostu baino gehiago sortuko ditu Enkarterrin.

Enpresak jakinarazi duenez, "oso gustura gaude, ia urtebeteko lan eta prestakuntzen ostean badugulako oinarri bat Europa hegoaldeko merkatura zabaltzen hasteko".

Jasun Envirocare enpresak 40 urtetik gorako ibilbidea du, eta Erresuma Batuko Somerset konderrian du egoitza nagusia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak Gueñes Enpresaburuak Enkarterri