Ekonomia -
Lan gatazka
Greba eguna dute berriro itunpeko ikastetxeek
Ostegunean ere greba egingo dute gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeek. Gainera, maiatzerako beste bi lanuzte deitu dituzte: hilaren 8rako eta 9rako, hain zuzen ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba deitu dute asteazken honetarako, apirilaren 3rako, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetan, hitzarmen duin baten alde. Atzo, agerian geratu zen lan gatazka horrek duen blokeoa, sindikatuak soilik joan zirelako Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) bilerara. Kristau Eskola eta Hezkuntza Saila, aldiz, ez ziren astearterako deitutako batzarrean izan.
Bestalde, ostegunean ere greba egingo dute, eta aurreikusitakoaren arabera, maiatzaren 8an eta 9ran izango dira hurrengo lanuzteak.
Hain zuzen ere, apirileko hirugarren greba eguna da gaurkoa. Atzo, grebara deituta zeuden langileen babesa izan zuten ordezkari sindikalek LHKren Bilboko egoitzara heldu zirenean. Han, patronalaren eta Hezkuntza Sailaren "arduragabekeria larria" salatu zuten.
Grebaren jarraipenari dagokionez, sindikatuek adierazi zuten 9.000 langilek egin zutela lanuztea. Kristau Eskolak, baina, bestelako datuak eman zituen, alegia, ikastetxeen % 51n inork ez zuela grebarik egin.