Ekonomia -
LAN-GATAZKA
Bizkaiko eta Gipuzkoako DIAko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea
Zuzendaritzak iragarritako lan-erregulazioko espedienteak 33 langileri eragingo die Bizkaian eta 4ri Gipuzkoan. ELAk hiru greba egun deitu ditu apirilean, presio neurri gisa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
DIA supermerkatuetako Gipuzkoako eta Bizkaiko langileek bertan behera utzi dute greba mugagabea, baina hiru greba egun iragarri dituzte apirilerako. Zuzendaritzari presioa egitea eta "kaleratze traumatiko bat ere ez" izatea da helburua. LABek, bere aldetik, martxoaren amaieran utzi zuen bertan behera martxoaren 11n ELArekin batera deitu zuen greba mugagabea.
Zuzendaritzak iragarritako lan-erregulazioko espedienteak 37 langileri eragingo die Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE): 33ri Bizkaian eta 4ri Gipuzkoan. Konpainiak lan egindako urte bakoitzeko 33 eguneko kalte-ordaina eskaini die langileei (gehienez ere, 24 hilabete).
Sindikatuaren esanetan, zenbait langilek beren burua eskaini dute jada boluntario gisa. Hori ikusita, behartutako kaleratzerik ez egoteko adina lanpostu daudela uste du ELAk, eta langileei lanpostua beste denda batzuetan emateko eskatu du.
ELAk iragarri duenez, kaleratze traumatikorik badago, lan-erregulazioko espedientearen aurkako demanda jarriko du.