Ekonomia -

WindEurope 2019

Euskal sektore eolikoaren 15.000 lanpostuetatik 3.000 soilik daude Euskadin kokatuta

BECen egiten ari diren WindEurope 2019ren hasiera ekitaldia astearte honetan izan da. 7.000 profesional eta 50 herrialdetik iritsitako 300 profesional bildu dira bertan.

Foto con licencia CCO
De los 15.000 empleos del sector eólico vasco solo 3.000 están ubicados en Euskadi
Foto con licencia CCO

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik energia eolikoaren alorrean duen indarraren eta sektore horretako enpresen artean daukan izaera aurreratuaren erakustoki bihurtuko da BEC gaurtik aurrera, WindEurope 2019 dela eta.

Guztira, 100 enpresatik gora ditu Euskadin sektore eolikoak, eta 15.000 lanpostu sortu ditu orain arte. Halere, 3.000 lanpostu soilik daude Euskadin kokatuta.

Beraz, hazkunde etengabea duen arren, bi erronka ditu bete gabe: parke eoliko gehiago eraikitzea eta, energia hobeto aprobetxatu ahal izateko, teknologia hobetzea.

Euskadik duen gaitasun industriala goratu du Tapiak

Arantxa Tapia Azpiegitura eta Garapen Ekonomikorako sailburuak nabarmendu du Euskadik gaitasun industrial paregabea duela, energia eolikoaren alorrean. Nolanahi dela, ohartarazi du energia berriztagarri gehiago behar direla. Ildo horretan, "parke eolikoak eraikitzeko industria garatua izatea, baina horien kokapena erabakitzeko gai ez izatea" kontraesankorra dela adierazi du.

Arantxa Tapia

Sailburuak emandako datuetan oinarrituta, sektore eolikoak 15.000 lanpostu sortu ditu. Horietatik 3.000 Euskadin daude kokatuta; gainerakoak, mundu osoan zehar banatuta. "Urtean 7.000 milioi euroko fakturazioa dakar", azpimarratu du.

Energia eolikoaren aldeko apustua "partekatua" da, Urkulluren esanetan

Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du energia eolikoaren aldeko apustua "partekatua dela" Euskadin, horren garapenak ekonomiari ez ezik, ingurumenari ere mesede egiten diolako.

Horrekin lotuta, lehendakariak gogora ekarri du Euskadin balio-katea goitik behera betetzen duten 100 enpresa daudela, alegia, horiek guztiek ekoitzi, diseinatu, fabrikatu, instalatu, jardun eta mantendu egiten dutela. Gainera, azaldu du fakturatutako 7.000 milioi euro horietatik 1.000 milioi ikerketara eta garapenera bideratzen dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola Iñigo Urkullu Barakaldo Lana berriak Siemens Gamesa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Elektrizitatea Energia ekoizpena gaur Eguzki energia