Ekonomia -

ESPAINIAKO GOBERNUA

Martxan da auto elektrikoak edo hibridoak erosteko MOVES plana

Planak 5.500 euro arteko laguntzak emango ditu. Horretarako bi baldintza bete beharko dira: ibilgailu zaharra txatartegira eramatea eta berria elektrikoa edo hibrido entxufagarria izatea.

Auto elektrikoaren lurreko seinalea. CCO lizentzia duen argazkia
Auto elektrikoaren lurreko seinalea
Auto elektrikoaren lurreko seinalea. CCO lizentzia duen argazkia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan astean ibilgailu efizienteagoak erosteko Eusko Jaurlaritzaren Renove plana indarrean sartu ostean, gaurtik martxan da auto elektrikoen edota hibridoen erosketa sustatzea helburu duen Espainiako Gobernuaren MOVES plana. Hala ere, bi planak ez dira bateragarriak eta, beraz, erosleek aukeratu egin beharko dute.

MOVES planak ez du atzeraeraginkortasunik, hots, gaurtik aurrerako operazioak bakarrik hartuko dira aintzat. Horrez gain, ibilgailu zaharrak IAT indarrean izan beharko du. Plan honetatik kanpo gelditzen dira gasolina eta diesel ibilgailuak.

Auto elektrikoak erosteko 5.500 euro arteko dirulaguntzak jasotzen ditu MOVES planak eta, 2.600 euro artekoak, ostera, entxufagarriak diren ibilgailu hibridoentzat. Horretarako bi baldintza bete beharko dira: ibilgailu zaharra txatartegira eramatea eta berria elektrikoa edo hibrido entxufagarria izatea.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) EVE Energiaren Euskal Erakundeak tramitatuko ditu dirulaguntzak.

MOVES planaren barruan, 2.100.000 euroko poltsa dagokio EAEri, eta 621.000 euro, Nafarroari.

Laguntzak eskatutako ordenaren arabera emango dira, harik eta dirua amaitu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa EAE albisteak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Ingurumena Laguntza publikoak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan