Ekonomia -

Lan eskaintza publikoa

39 lanpostuko LEPa deitu dute Nafarroan informatika sistemetako teknikariei zuzenduta

Hautaprobak urrian hasiko dira. 39 lanpostuak hiru txandatan banatuko dituzte: 16 plaza txanda irekirako; 17, barne-igoerako txandarako, eta gainerako 6ak, desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Nafarroako Gobernua. Argazkia: Wikipedia
Nafarroako Gobernua
Nafarroako Gobernua. Argazkia: Wikipedia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Aldizkari Ofizialak 39 lanpostuko lan eskaintza publikoa (LEP) argitaratu du gaur Foru Gobernurako, informatika sistemetako teknikariei zuzenduta (C mailako lansaria).

Hautaprobak urrian hasiko dira, eta azterketa horietan interesa duten hautagaiek Batxilergoko edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketako ikasketak egiaztatu beharko dituzte. Horretarako epea maiatzaren 2ra arte egongo da zabalik, egun hori barne. Internet bidez soilik onartuko dute izen-ematea.

39 lanpostuak hiru txandatan banatuko dituzte: 16 plaza, txanda irekirako; 17 lanpostu, barne-igoerako txandarako, eta gainerako 6ak, desgaitasunen bat duten pertsonentzat. Azken plaza horietako baten bat bete barik geratuko balitz, barne-igoerako txandara gehituko lukete lanpostu hori. Gauza bera gertatuko litzateke barne-igoerako lanpostuekin ere; alegia, horiek bete ezean, txanda irekira gehituko lituzkete.

Informatika sistemetako teknikariak departamentu hauetan banatuko dituzte: Osasun Departamentua (19), Hezkuntza Departamentua (14, horietako 4 euskaraz C1 maila duten hautagaientzat), Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua (3), Eskubide Sozialetako Lehendakariordetza (2), eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua (1).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Lan Eskaintzak