Ekonomia -

Lan-gatazka

Greba Osakidetzako Lehen Arretan, apirilaren 12an eta maiatzaren 17an

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak deitu dituzte lanuzteak.

Sektoreko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon. Argazkia: SATSE
Sektoreko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon.
Sektoreko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean, Bilbon. Argazkia: SATSE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak greba deitu dute apirilaren 12rako eta maiatzaren 17rako.

Osakidetzako Lehen Arreta zerbitzuak bizi duen egoera “jasanezina” dela salatu dute sindikatuek agiri batean. Are gehiago, Lehen Arreta “desegiteko apustua” egiten ari direla kritikatu dute. “2007tik Osakidetzak eman dituen pauso guztiak, horren erakusgarri”, gaineratu dutenez.

Sindikatuen hitzetan, Osakidetzak bizi duen egoera “larria” eta osasun publikoaren “desegitea gobernarien murrizketa politiken ondorio zuzena dira, zalantzarik gabe”.

Iragartzen eta salatzen ari zirela ziurtatu du sindikatuek: “zoritxarrez heldu da; Lehen Arreta aurreikusitako egoera larrian dago egun”. Horrek profesionalen lan-baldintzetan zein erabiltzaile eta pazienteei eskaintzen zaien arretaren kalitatean eragina du.

Arazo nagusien artean, lan karga “onartezinak” daude. Konkretuki, medikuek eta erizainek paziente bakoitzari 10 minutu ere eskaintzeko aukerarik ez dute, eta egunean 35 paziente artatzen dituzte (epe jakin batzuetan 45). Administrari laguntzaileek batezbeste 100 paziente artatzen dituzte.

Profesionalak ordezkatzen ez dituztela salatu dute; itxaronaldiak gero eta handiagoak dira, batezbeste lau egunekoak. Profesionalek ez dagozkien funtzioak bete behar dituztela ziurtatu dute sindikatuek, eta osasunean “inbertsio falta” dago.

Horregatik, bi greba egun deitu dituzte, apirilaren 12rako eta maiatzaren 17rako. Gainera, manifestazioa deitu dute apirilaren 12rako Bilbon. Protesta 12:00etan abiatuko da Jesusen Bihotza plazatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Sindikatuak Erizaintza albisteak CCOO UGT Lan gatazkak azken ordukoa ESK sindikatuaren azken ordukoa Anbulatorioak albisteak