Ekonomia -

Gatazka itunpeko ikastetxeetan

STEILASek Uriarteren dimisioa eskatu du, sindikatuei buruz egindako adierazpenengatik

"Hezkuntza sailburuak Kristau Eskolaren interesak defendatu ditu itunpeko ikastetxeen gatazkan, eta sindikatuak gutxietsi ditu", STEILASen arabera.

Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua
Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburua. Argazkia: EFE

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

STEILASek Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren dimisioa eskatu du ostiral honetan, "gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeen gatazkan patronalen interesak defendatzeagatik, erakunde sindikalak gutxiesteagatik eta sindikatuek sistema publikoaren alde egiten dutela adieraztegatik".

Uriartek asteazkenean egindako adierazpenek harridura eragin dute, sindikatuen mobilizazioen helburua hezkuntza publikoaren hazkundea eta itunpeko ikastetxeen kaltea dela azpimarratu zuelako, STEILASek prentsa-ohar baten bidez esan duenez.

"Ez da mota horretako adierazpenak entzuten ditugun lehenengo aldia. Aurretik ere, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta patronaletako bozeramaileek erakutsi izan dute sindikatuen 'ezkutuko helburuekin' lotutako susmoak dituztela, baina bereziki larria iruditzen zaigu Hezkuntza sailburuak horrelako adierazpenak egitea", salatu du STEILASek.

"Gatazkaren arreta desbideratzeko egindako ahaleginak ez ezik, Uriarteren hitzek gordetzen duten mezuak ere kezkatzen gaitu, batik bat, eztabaida sakonago batera eraman gaitzakeelako", gaineratu du.

Horregatik guztiagatik, kargua uzteko eskatu dio aipatu sindikatuak Hezkuntza sailburuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Grebak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Steilas azken ordukoa Lan gatazkak albisteak gaur