Ekonomia -
Araba
CIE Automotivek bioerregaien bi instalazioak saldu ditu 18,6 milioi euroren truke
Aurreikusitakoa baino bost milioi euro gehiago ordaindu ditu Gunvor garraio eta petrolio produktuen taldeak, CIE Automotivek bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioengatik.
Agencias | Redacción
CIE Automotivek bioerregaiak fabrikatzeari utzi dio, Bionor (Araba) eta Biosur (Huelva) bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioak saldu baitizkio Gunvor taldeari, 18,6 milioi eurorengatik, aurreikusitakoa baino 5 milioi euro gehiago.
Automobilgintzan dihardun EAEko konpainiak salmentaren nondik norakoak azaldu dizkio ostiral honetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.
Joan den urtarrilaren 28an CIEk Bionor eta Biosur fabriken salmenta iragarri zuen. Hemendik aurrera, automozioa izango da enpresaren negozio nagusia.
CIE Automotivek 2018ko amaieran eten zuen bioerregaien fabrikazioa eta salmentan jarri zituen instalazioak, enpresak ezarritako 2016-2020 Plan Estrategikoaren harira.