Ekonomia -
Steilas eta ELA
Hiru greba egun, haurreskoletako kudeaketa eta administrazioan
Ostegun, ostiral eta astelehenerako greba deitu dute Steilasek eta ELAk. LABek mobilizazioekin bat ez egitea deitoratu dute bi sindikatuek.
Agentziak | Erredakzioa
Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa eta administrazio langileak ostegunean, ostiralean eta astelehenean greba egitera deitu dituzte ELA eta Steilas sindikatuek, agiri batean jakitera eman dutenez.
Abenduan eta otsailean egindako mobilizazioek sortutako “presioaren” eraginez, Haurreskolak Partzuergoa eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila “mugitzen hasi dira”, baina “oraingoz ez dute proposamen zehatzik mahai gainean jarri”, bi sindikatuek nabarmendu dutenez.
LABek mobilizazioekin bat ez egitea deitoratu dute bi sindikatuek. LABek Partzuergoarekin akordioa sinatu zuen iaz. Langileen baldintzetan “aurrerapausoak” ematea bilatzen ari direla azaldu dute ELAk eta Steilasek, urtebete pasata “proposamen berririk gabe” jarraitzen dutelako.