Ekonomia -
EAE-ko LAN EGUTEGIA
2020ko lan egutegia onartu du Eusko Jaurlaritzak
Gobernu Kontseiluak onartutako 12 jaiegun horiei tokiko bi jaiegun gehitu beharko zaizkie.
EITB.EUS
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2020ko lan egutegia onartu du astearte honetan.
Datorren urtean martxoaren 19a (San Jose eguna) jaieguna izango da berriro ere. 2020an, azaroaren 1a eta abenduaren 6a igandean egokituko direlako erabaki dute martxoaren 19a eta uztailaren 25a jaiegun izendatzea.
12 jaiegun hauei tokian tokiko bi jaiegun gehitu beharko zaizkie.
Hauek dira 2020ko lan egutegiko jaiegunak
Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna
Urtarrilaren 6a, Errege eguna
Martxoaren 19a, San Jose
Apirilaren 9a, Ostegun santua
Apirilaren 10a, Ostiral santua
Apirilaren 13a, Pazko astelehena
Maiatzaren 1a, Langilearen eguna
Uztailaren 25a, Santiago apostolua
Abuztuaren 15a, Andra Mari eguna
Urriaren 12a, Pilarreko Ama Birjinaren eguna
Abenduaren 8a, Sortzez Garbiaren eguna
Abenduaren 25a, Eguberri eguna
Tokian tokiko jaietako bi egun ere izango dira jaiegun, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko. Egun horiek Lan eta Justizia Saileko lurralde ordezkariek ezarriko dituzte, dagozkien udaletako osoko bilkurek proposatuta, eta komunak izan ahalko dira ala ez lurralde historiko bakoitzeko udal-mugarteetan.