Ekonomia -
Bilboko Portua
Bilboko Portuaren eskumena Eusko Jaurlaritzari transferitzea eskatu du Barkalak
Ricardo Barkalaren esanetan, transferentzia horrek Bilboko Portuaren kudeaketa erraztuko du.
Agentziak | Erredakzioa
Ricardo Barkala Bilboko Portuko presidenteak Portuaren kudeaketa errazteko eskumenen transferentzia eskatu du; horretarako, berriz, aurreakordio politikoa beharko litzatekeela aitortu du.
"Lege organikoa betetzeko" eta EAEko Autonomia Estatutuarekin bat eginez, transferentzia horrek Portuaren kudeaketa erraztuko luke, esan du Barkalak Madrilen egin duen gosari informatibo batean.
Bestalde, kritiko agertu da portuetan ezarritako legediarekin, ez baitira berdinak Bartzelona, Bilbo edo Algeciraseko portuak eta Motril, Vilagarcia edo Melillakoa. "Suposatzen dut arrazoiren bat egongo zela araua ezartzeko, baina kudeaketaren aldekoa baizik politikoa izango zen", esan du Barkalak.
"Portuen legea hasieratik oker dago, eta konpondu beharko litzateke, Espainiako portuen sistemaren lehiakortasuna kaltetzen duelako", gaineratu du.