Ekonomia -

Errenta-aitorpenaren kanpaina

Errenta-aitorpena aurkezteko epea maiatzaren 2an hasiko da Bizkaian

Kanpaina, berriz, ekainaren 28an amaituko da. Hamar bizkaitarretik zazpik batez beste 1.000 euro jasoko dituzte; gainerakoek, 1.900 euro ordaindu beharko dituzte, batez beste.

Errenta aitorpena egiteko bulegoa. Artxiboko argazkia: EFE
Errenta aitorpena egiteko bulegoa
Errenta aitorpena egiteko bulegoa. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Ogasunak 576.800 errenta-aitorpen bideratuko ditu 2018ko ekitaldiari dagokion errenta-kanpainaren harira. Ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kanpaina osoan, 401 milioi euro itzuli eta 334 milioi euro jasoko dituela aurreikusi du Foru Ogasunak. Horrela, hamar bizkaitarretik zazpik batez beste 1.000 euro jasoko dituzte.

Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun diputatuak errenta eta ondare zergaren kanpainari buruzko xehetasunak eman ditu astelehen honetan, Bilbon egin duen prentsaurrekoan. Errenta-aitorpena aurkezteko epea maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 28an bukatuko da.

Iruarrizagaren esanetan, 2017an baino 2.530 errenta-aitorpen gehiago aurkeztuko dira Bizkaian. Bizkaiko Foru Ogasunak orotara 67 milioi euro ordaindu beharko ditu.

Bizkaiko Ogasuna hasi da jada 334.000 zergapekori bidaliko dizkien errenta-aitorpenen proposamenak bidaltzen. Gaur, 24.000 gutun "berde" (itzultzekoak) bidali ditu, eta astea amaitzean 223.000raino heltzea espero dute.

Bestalde, 175.800 errenta-aitorpen Ogasunaren aldekoak izango dira. Horrenbestez, 111.000 zergapekok gutun "urdina" (ordaintzekoa) jasoko dute eta 334 milioi euro ordaindu beharko dituzte, orotara.

PFEZ edo Ondare aitorpenaren aurrean sor daitekeen edozein zalantza argitzeko, errentaren webgunean, 94 608 3000 telefonoan edo Ogasun eta Finantza Departamentuaren bulegoetan izango dute zergapekoek informazio guztia eskuragarri.

Errenta Etxean zerbitzuaren bitartez bideratuko dituzte errenta-aitorpen gehienak; guztira, 334.000 aitorpen proposamen. Gainera, 300 sukurtsaletan, zein Foru Ogasunaren 10 bulegoetan egin ahalko dituzte zergapekoek beren errenta-aitorpena.

Bizkaitarrak apirilaren 8tik aurrera hasiko dira jasotzen datuak kudeatzeko pasahitzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Errenta aitorpena datak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Zerga politika gaur