Ekonomia -

Itunpeko hezkuntza

Astelehenean biltzeko deia egin die Kristau Eskolak itunpeko hezkuntzako sindikatuei

Martxoaren 12tik 15era izandako lanuzteen ondotik iritsiko da gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako sindikatuek patronalarekin egingo duten bilera.

Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa. EFEren artxiboko irudia
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa
Itunpeko ikastetxeetako langileen manifestazioa. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kristau Eskolak, itunpeko ikastetxeetako patronalak, biltzeko deia egin die sindikatuei lan hitzarmenarenaren negoziazioa bideratzeko. Sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez, Donostian egingo dute bilera, datorren astelehenean.

Hain zuzen ere, martxoaren 12tik 15era izandako lanuzteen ondotik iritsiko da gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxeetako sindikatuen eta patronalaren arteko bilera. Aurreikusitakoaren arabera, gainera, apirilaren 1etik 4ra eta maiatzaren 8 eta 9an ere greba egingo dute itunpeko hezkuntzan.

Asteleheneko bilerari buruz, Steilasek esan du sindikatu guztiak deitu dituztela bilerara, eta bere itxaropena patronalak negoziazio mahaira gutxienez bi aldeen arteko azken hitzorduan aurreratutako proposamena eramatea dela.

Bestalde, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak egindako adierazpenei buruz mintzatu dira Steilaseko ordezkariak, akordioa sinatzetik urruti daudela azpimarratuta.

Nolanahi dela, onartu egin dute sektore horren barruan lana gal lezaketen langileentzat irtenbide posible bat izan daitekeela. "Baliteke konponbidearen hasiera akordioan egotea, baina horretarako agente askoren arteko adostasuna lortu behar da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Lan gatazkak gaur