Ekonomia -

Renove Plana

% 80 igo da autoen eskaera Renove Plana hasi zenetik

Iaz garai honetarako saldu zirenak halako bi saldu dituzte epe berean Gipuzkoan, eta, martxa horretan segituz gero, berehala amaituko da 5 milioi euroko laguntza.

Renove plana. Argazkia: EiTB
Renove plana. Argazkia: EiTB
Auto-salmentak bikoiztu egin dira Gipuzkoan, Renove Planaren ondorioz

1:22

eitb.eus | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 15 egun Renove Plana hasi zenetik % 80 igo da autoen eskaera EAEko saltokietan. Gas isuri kutsakorrak jaistea da egitasmoaren helburua, eta kontsumitzaileak bat datoz.

Hala ere, bezero asko kexu dira eskaintza murritzagatik; izan ere, A energia-sailkapena behar da laguntza jasotzeko, eta dieseletan ez dago hori betetzen duen modelo askorik.

Martxoaren 1ean abiatu zen Jaurlaritzaren Renove Plana, eta, EiTBk jakin ahal izan duenez, 2019an dagoeneko 1.526 auto saldu dira (876 saldu ziren iaz epe berean).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Gipuzkoan izan da gorakada handiena, % 108 egin baitu gora; hau da, bikoiztu egin dira salmentak.

Saltzaileen aurreikuspenen arabera, horrela segituz gero, berehala agortuko da 5 milioi euroko laguntza auto zaharrak berritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Laguntza publikoak Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan Kontsumoa