Ekonomia -

Hezkuntza

ELAk greba atzeratu du eskola jantokien zuzeneko kudeaketa sektorean

Sindikatuak agiri batean azpimarratu duenez, “Hezkuntza Sailak bere erabakian atzera egin izana gure lanpostuak mantentzeko eta duin egiteko borrokan garaipen bat da”.

Langile bat eskola jantoki batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Langile bat eskola jantoki batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Langile bat eskola jantoki batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eskola jantokietako zuzeneko kudeaketa sektorean martxoaren 20, 21 eta 22rako deituta zuen greba atzeratzea erabaki du ELAk ostegun honetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola jantokien kudeaketa berria atzeratzeko erabakia hartu ondoren.

Sindikatu abertzaleak agiri batean nabarmendu duenez, “Hezkuntza Sailak bere erabakian atzera egin izana gure lanpostuak mantentzeko eta duin egiteko borrokan garaipen bat da”.

“Baina erne jarraitu behar dugu. Eraso berriak jasoko ditugu, eta laster baldintza-agiriak eskuan izango ditugu, eta borrokara berriz deitzea aztertu beharko dugu orduan. Gure erantzuna Sailaren erantzukizun edo arduragabekeriaren menpe egongo da”, ohartarazi du.

Horregatik, prekarietatea, lanaldiak, lan-kargak eta ratioak mahai askoren gainean, zentroetan eta kalean jartzeko kanpaina bati hasiera emango dio ELAk, “kalitate pedagogikoan eragin zuzena dutelako”.

“Kalitatezko jantoki eredu bat nahi dugu, hurbila, ekologikoa, hezkuntzaren parte diren eskubideak dituzten langileekin”, azpimarratu du sindikatuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak Lan gatazkak albisteak gaur