Ekonomia -
Dimisioa
BBVAko karguak 'behin behinean' utzi ditu Gonzalezek, Villarejo auziagatik
Banduko presidente ohiak Fundazioan eta bankuan dituen karguak 'behin behinean' uztea erabaki du, polizia komisario ohiari buruzko auziko ikerketak bukatu arte.
Agentziak | Erredakzioa
BBVAko presidente ohi Francisco Gonzalezek Fundazioan eta bankuan dituen karguak "behin behinean" uztea erabaki du, Villarejo auziko ikerketak bukatzen dituzten bitartean, "bere pertsona entitatea kaltetzeko erabiltzea saihesteko".
Carlos Torres bankuko presidenteari bidali dion gutun batean, Gonzalez konbentzituta agertu da bere erabakiak lagunduko duela "denbora luzean lan egin dugun zehaztasuna, interes pertsonal falta eta konpromisoa ulertzen".
"Hedabideen erasoaldi luzea eta etengabea sufritu dugu, polizia komisario ohi baten eta bere garaian bankuak kontratutako ikerketa enpresa baten inguruko eta eragin handiko auzi bateko ikerketen ondorioz", esan du Gonzalezek.
Gonzalezek Torresi bidalitako eskutitza Bilbon bankuko akziodunen batzar orokorra egin baino egun bat lehenago ezagutu da.