Ekonomia -

Lan-istripua

41 urteko behargin bat hil da Zumaiako Mendiaraiz enpresan

Emakumea lan-istripu ez traumatiko baten ondorioz hil da. “Ezbehar ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak laneko heriotzen arrazoi nagusia dira”, gogorarazi du LABek.

Zumaiako (Gipuzkoa) Mendiaraiz lantegia. Irudia: Google Maps
Zumaiako (Gipuzkoa) Mendiaraiz lantegia. Irudia: Google Maps
Zumaiako (Gipuzkoa) Mendiaraiz lantegia. Irudia: Google Maps

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

41 urteko langile bat hil da Zumaiako (Gipuzkoa) Mendiaraiz enpresan, lan-istripu ez traumatiko batean, LAB sindikatuak jakitera eman duenez. Zentzu horretan, “ezbehar ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak laneko heriotzen arrazoi nagusia dira”, gogorarazi du LABek.

Hildako beharginaren senideei, lagunei eta lankideei elkartasuna eta babesa adierazi die sindikatuak agiri batean.

Gainera, urte hasi denetik, “gutxienez bederatzi behargin hil dira lan-istripuan”, horietako “lau ezbehar ez traumatikoetan”, sindikatu abertzaleak salatu duenez.

“lan-istripu ez traumatiko larrien kopuruak ikaragarri gora”

“Lan-istripu guztien atzean lan baldintza txarrak aurkitzen ditugu. Presioa, lan erritmo bizia, lan karga handiak, faktore guztiek gaixotu egiten dute, eta batzuetan heriotza eragiten dute”, kritikatu du sindikatu abertzaleak.

Horregatik, “bizi eta lan baldintza duinak” eskatu ditu. LABen ahotan, “triskantza honekin amaitzeko bide bakarra eredu berri baten alde antolatzea eta enpresetan zein kalean borroka egitea da, patronalaren interes ekonomikoen aurretik, langileriaren bizitza eta osasuna lehenesteko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa LAB Ekonomia Eguneko albisteak Zumaia Albisteak