Ekonomia -

Lan gatazka

DIA supermerkatuetako langileek greba mugagabea abiatu dute Bizkaian eta Gipuzkoan

Grebaren helburua da supermerkatu kateak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientea gaitzestea. Estatuan, guztira, 2.100 langile kaleratu nahi dituzte; horietatik 81, Hego Euskal Herrian.

DIA supermerkatuaren artxiboko irudia. Argazkia: Wikipedia
DIA supermerkatuaren artxiboko irudia
DIA supermerkatuaren artxiboko irudia. Argazkia: Wikipedia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko eta Gipuzkoako DIA supermerkatuetako langileek hiru lanuzte egin dituzte orain arte, baina enpresak aurkeztutako enplegu erregulazioko espedientearen harira akordiorik lortu ez dutela ikusita, greba mugagabea abiatu dute gaur bertan, ELA sindikatuak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, ELAk eta LABek deitu dute greba, Estatu osoan 2.100 langileri eragingo dien erregulazioko espedientea gaitzeste aldera.

Euskadin 850 langile inguru ditu DIAk, baina Bizkaiko eta Gipuzkoako beharginei soilik eragingo diete kaleratzeek, ELAren esanetan.

Gainera, negoziazioetan EAEko langileak alde batera utzi dituztela salatu du aipatu sindikatuak, ez dituztelako orain arte egindako bileretara deitu eta enpresa ez delako DIAk Euskadin duen ordezkaritzarekin harremanetan jarri.

Nafarroan 10 lagun kaleratuko dituzte

Bestalde, aurreikusitakoaren arabera, Nafarroan 10 pertsona kaleratuko dituzte, langileen % 6,6, alegia.

Datuak herrialdez herrialde aztertuta, Valentzian kaleratuko ditu DIAk langile gehien (345), eta ia kopuru bera kaleratuko ditu Andaluzian (319) eta Madrilen (318). Katalunian (278), Galizian (145), Gaztela eta Leonen (125), Gaztela-Mantxan (124), Aragoin (73), Extremaduran (73), Euskadin (71), Nafarroan (10), Murtzian (8) eta Errioxan (5) ere kaleratuko omen dituzte langileak. Guztira, beraz, esan bezala, 2.000 langiletik gora kaleratuko ditu DIAk Espainiako Estatuan, aurreikuspenak betez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Bizkaia Gipuzkoa Grebak EAE albisteak Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Hipermerkatuei buruzko albisteak