Ekonomia -
Sindikatuak-Eusko Jaurlaritza
Eskola-jantokietako langileei egonkortasuna emateko akordioa sinatu dute
Hitzarmenaren helburua da zerbitzuaren "kalitatea hobetzea", langileen "baldintzak eguneratzea" (600 bat langile dira), eta lanpostuei eustea.
Agentziak | Erredakzioa
UGTk, LABek eta CCOOk ituna sinatu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin, xede izanik egonkortasuna ematea eskola-jantokietan sukaldaritza- eta garbiketa-lanak egiten dituztenei. Hain zuzen ere, 600 bat langileri eragingo die hitzarmenak.
Akordioaren helburua da "zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea, langileen lan-baldintzak eguneratzea, eta lanpostuei eustea".
Sinadura 2018ko martxoan adostutako itunaren jarraipen-mahaiaren testuinguruan egin dute, UGTk ohar batean jakitera eman duenez.
Sindikatu horrek nabarmendu duenez, ituna "aurrerapausoa" da, "langile guztiei egonkortasuna emateko". Arestian esan bezala, 600 bat lagun dabiltza lanean jantokietan, Eusko Jaurlaritzak kontrataturik, bai kontratu finkoekin, bai eta aldi baterako kontratuekin ere.