Ekonomia -
Epea ekainean bukatzen zen
Eroskik bere zorra finantzatzeko akordioa lortu du
Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak. Zorra bi tartetan egituratuko dute.
Agentziak | Erredakzioa
Eroskik eta hartzekodun nagusiek akordio bat adostu dute asteazken honetan, EAEko konpainiaren zorra finantzatzeko. Zorra negoziatzeko epea ekainean agortzen zen. Horrela, Eroskik 2024ko uztailaren 31ra arte izango du orain ordaintzeko.
Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankia bankuak dira bost hartzekodun nagusiak; Elorrion (Bizkaia) egoitza duen enpresak pilatzen duen zorraren % 75 dute.
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazitako akordioaren arabera, zorra bi tartetan egituratuko dute. Alde batetik, 1.000 milioi euro inguru amortizatzeko 5 urteko epea izango du Eroskik, + % 2,5eko interes-tasarekin (Euribor).
Bestetik, beste 540 milioi euroko tartea amortizatzeko 8 urte izango ditu, % 0,5eko interes-tasarekin.
Bestalde, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako akordioak Eroski taldeko lerro operatiboak berritzea jasotzen du: 372 milioi euro.
Azkenik, Eroski talde negozio-alorretan berrantolatzeko asmoa du akordioak, “taldearen emaitzak eta baliabideak optimizatzeko”.