Ekonomia -

Emakumeen nazioarteko eguna

Eusko Jaurlaritzak M-8ko grebarako ezarri dituen gutxieneko zerbitzuen laburpena

Ospitaleek jaiegun bateko langile kopuru berberarekin funtzionatuko dute. Adinekoen egoitzetan zuzeneko arretaz arduratzen diren beharginen % 50ek lan egingo dute.

Martxoak 8. Artxiboko argazkia: Pixabay
Martxoak 8. Artxiboko argazkia: Pixabay
Martxoak 8. Artxiboko argazkia: Pixabay

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak martxoaren 8ko grebarako gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu:

Osasun sektorean, EAEko ospitaleek jaiegun bateko langile kopuru berberarekin funtzionatuko dute. Gainera, dialisi eta tratamendu onkologikoak mantenduko dira, aurreikusitakoak zein atzeraezinak direnak. Osasun zentroetan larunbat bateko langile eta zerbitzuekin lan egingo dute. Larrialdiek, ostera, % 100ko gutxieneko zerbitzuak izango dituzte.

Gizarte zerbitzuei dagokionez, adinekoen egoitzetan zuzeneko arretaz arduratzen diren beharginen % 50ek lan egingo dute.

Hezkuntzan, azken ebaluaziorako diren egutegi akademikoko azterketak egitea bermatu beharko du Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU). Horretarako gutxienez irakasle bat izan beharko da.

Garraioan, autobusek, trenek, Bilboko metroak, tranbiek, funikularrek eta ibaiko garraioak ohiko zerbitzuen % 30 mantendu beharko dituzte greba orduetan. Gainera, EAEko gasolindegien % 20 lanean izan beharko dira.

Justizia Administrazioan, Zumarragako (Gipuzkoa) Ibaiondo barneratzeko zentroak ostiral jaiegun baten gutxieneko zerbitzuak eskainiko ditu. Gainerako zentroetan jaiegun bateko beharginak izango dira lanean.

Azkenik, Euskal Irrati Telebistak (EiTB) bermatu behar dituen zerbitzu bakarrak albistegiak izango dira, ohiko ordutegian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Feminismoa Martxoak 8, Emakumeen Eguna