Ekonomia -

GREBA

Martxoaren 20, 21 eta 22ko eskola jantokietako greba erregistratu du ELAk

Gainera, sindikatuak bilera bat eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, langileen egoerari buruz hitz egiteko.

Langile bat eskola jantoki bateko mahaiak atontzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Langile bat eskola jantoki bateko mahaiak atontzen
Langile bat eskola jantoki bateko mahaiak atontzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 20, 21 eta 22rako EAEko ikastetxe publikoetako eskola-jantokietan deituta dauden greba egunak ditu gaur ELA sindikatuak. Halaber, bilera bat egitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, langileen egoerari buruz hitz egiteko.

Sindikatuak azpimarratu duenez, Hezkuntza Sailak azpikontratatuta eskola-jantokietan lan egiten duten 8.000 langile inguru daude greba egitera deituta. Horien artean daude Gastronomia Cantabrica, Eurest Euskadi, Tamar, Cocina Central Goñi, Auzolagun eta Magui enpresetako beharginak.

ELAren esanetan, langileak "nazkatuta" daude Eusko Jaurlaritza "behin eta berriro" hartzen ari den erabakiekin. Besteak beste, eskola jantokiak zuzenean kudeatzea eskainiko die Jaurlaritzak guraso elkarteei, langileen kontratazioa barne.

LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hitzarmen kolektiboaren inguruan lorturiko akordioa deitoratu du ELAk. "Izugarrizko desengainua" izan omen da sindikatuarentzat, langileei arazoei erantzun ez zaiela iritzita.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari bilera bat eskatu dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Grebak EAE albisteak Euskal Eskola Publikoa bideoak Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Sindikatuak