Ekonomia -
Lan-eskaintza publikoa
Zabalik, Arabako Enplegu Publikoaren Eskaintzan izena emateko epea
Interesdunek apirilaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.
eitb.eus
Arabako Foru Aldundiak gaur (asteartea) irekiko du epea Administrazio Orokorreko 2017ko eta 2018ko Enplegu Publikoaren Eskaintzan parte hartzeko eskabideak aurkezteko. Interesdunek Aldundiaren webgunean izapidetu dezakete eskabidea apirilaren 2ra arte, egun hori barne.
Hautaketa prozesu horrek guztira 91 plaza atera ditu lehiaketa-oposiziora, 2017ko EEPko 51 eta 2018ko EEPko 40, ondoko lanbide talde hauetakoak: 79 administrari, 4 albaitari, 4 zerga ikuskatzaile laguntzaile, 2 zerga ikuskatzaile eta 2 informatikako teknikari (deialdiaren zain).
Plaza horietatik gehienak, 82, sistema ireki bidez esleituko dira, eta gainerako 9ak, barne sustapeneko sistemaren bitartez. Gainera, 91 plazetatik 8, desgaitasuna duten pertsonentzat gordeta daude.