Ekonomia -

Sukaldariak eta garbitzaileak

ELAk bi greba egun egitera deitu ditu jantokietako langile publikoak

Lanuzteak martxoaren 13an eta 28an egingo dituzte. LABek, CCOOk eta UGTk hitzarmen kolektiboa sinatu ondoren, aldebakarreko deialdiak egin ditu ELAk.

Jantoki bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Jantoki bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Jantoki bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk bakarka bi greba egun deitu ditu martxorako, ikastetxeetako jantokien sukaldari eta garbitzaile publikoen sektorean.

Lanuzteak martxoaren 13an eta 28an egingo dituzte. Era berean, martxoaren 20, 21 eta 22an beste hiru greba egun deitu ditu ELAk bakarka, baina jantokietako azpikontratetan.

Beharginen batzarrek onartu ondotik, hitzarmen kolektiboa sinatu zuten LABek, CCOOk eta UGTk. ELAk akordioa errefusatu eta aldebakarreko deialdiak egin ditu.

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiaren hitzetan, ELAren deialdia “oso larria” da. Adolfo Muñozen sindikatuak “iparra galdu” duela uste du Aranburuk.

“Oso larria iruditzen zaigu, LABekin lehiatzeko eta distantziak markatzeko obsesio horretan iparra galtzen ari dira. Sektoreko ordezkarien % 70ek sinatu duten hitzarmen baten aurrean grebak deitzea oso larria da. Gehiengoen errespetuari eraso egitea da. ELA akordioan dagoenean bakarrik gehiengoak errespetatu behar direla ematen du”, kritikatu du Radio Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA LAB Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Sindikatuak CCOO UGT