Ekonomia -
Alokairua
Zeintzuk dira alokairuko etxebizitzen inguruko errege-dekretuaren berritasunak?
Espainiako Gobernuak onartutako presazko neurrien artean daude errentaren igoera KPIra mugatzea eta estatu mailako salneurrien indize bat sortzea.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Gobernuak alokairuko etxebizitzen inguruko presazko neurriak onartu ditu errege-dekretu batean. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da larunbatean, eta berehala sartuko da indarrean. Kontratu berriei eragingo die.
Nola hobetuko dute errentariaren segurtasuna?
- Urteroko errentaren igoera KPIra mugatzen da kontratu guztietan.
- 3 urtetik 5era zabaltzen da kontratuen beharrezko luzapena, edo 7 urtera alokatzailea pertsona juridikoa bada.
- Lau hilabetera luzatzen da aldez aurretik abisatu beharreko epea, eta bi hilabetera errentariarentzat.
- Etxebizitzaren erosleak alokairuko kontratua errespetatu behar du, izena emanda egon ala ez.
- Kontratuaren kudeaketa eta formalizazio gastuak alokatzaileak ordaindu behar ditu pertsona juridiko bat bada.
- Fidantza bat uztean eskatu beharreko informazio minimoa ezartzen da.
Nola bultzatuko dute alokairuko etxebizitzaren eskaintza?
- Zortzi hilabeteko epean, alokairuko etxebizitzaren prezioaren inguruko estatu mailako erreferentziazko indize baten sorrera, merkatuaren jarraipena egiteko eta neurri fiskalen oinarria izateko (ez ditu alokairuen prezioak arautuko).
- Hutsik dauden etxebizitzen Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ) gaitzeko neurri fiskalak ezartzea, udalek horrela erabakitzen dutenean babestutako alokairuko etxebizitzaren OHZi % 95era arteko hobaria ematea eta ohiko etxebizitzen alokairuetan Eskualdaketen Gaineko Zerga kentzea.
- Alokairuak dituen eraikin bat taldean saltzean Administrazio Publikoek izango dute erosteko lehentasuna.
- Etxebizitza turistikoetan Hiri Errentamenduen Legea alde batera uztea hobetzen da, autonomia erkidegoek espezifikoki arautu dezaten, eta etxebizitza mota horiek murrizteko 3/5eko gehiengoa ahalbidetzen da jabeen erkidegoetan.
- Bi aldeen artean kontratua hobetzeko akordioa errazten da, errenta igotzea ahalbidetzen.
Nola babestuko dituzte talde ahulenak?
- Kaleratuak babesteko, koordinazioa hobetzen da gizarte zerbitzuekin, ahultasun kasuetan, eta prozedura hobetzen eta azkartzen da.
- Etxegabetzeen eguna eta ordua ezartzeko betebeharra argitzen da.
- Bi hilabetera murrizten dira berme gehigarriak.
- Ezin izango da subrogazioari uko egitea hitzartu heriotzetan, etxebizitza ahulen kontratu luzeen kasuetan.
- Jabeen erkidegoetan irisgarritasun lanak egitea errazten da eta beharrezko egiten dira diru laguntza publiko handiak daudenean.
- Errentariak hitzezko epaiketaren prozedurara jotzea ahalbidetzen da 6.000 euro baino gutxiagoko erreklamazioak egiten direnean.