Ekonomia -

TRAFIKOA

Langile bat zauritu da Astigarragan, ibilgailu batek harrapatuta

Harrapaketa GI-2132 errepidean gertatu da, Astigarraga parean eta Errenteriako noranzkoan. Errepide ondoan lanean ari zen langilea Donostiako Ospitalera eraman dute.

Osasun zerbitzuak harrapatutako langilea artatzen. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Osasun zerbitzuak harrapatutako langilea artatzen
Errepide ondoan lanean ari zen pertsona bat harrapatu du auto batek Astigarragan

0:47

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan istripua gertatu da gaur goizean Astigarragan. Ibilgailu batek errepide ondoan lanean ari zen langile bat harrapatu du GI-2132 errepidean, Astigarraga parean, Errenteriako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez.

Harrapaketa 08:55ean gertatu da.

Larrialdi zerbitzuek istripua izan den tokian bertan artatu dute zauritua lehen momentuan, baina Donostia Ospitalera eraman dute gero.

Bestalde, harrapaketaren tokian garabi bat lanean ari zela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea aholkatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Trafikoa Gipuzkoako albisteak Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Eguneko albisteak Errenteria Astigarraga bideoak Gaurko azken orduko albistea Ekonomia Lan-istripuak Harrapatzeak