Ekonomia -

Emaitzak

CIE Automotivek % 80 gehiago irabazi eta 396 milioi lortu ditu 2018an

EAEko autogintza konpainiak, halaber, 242 milioi euroko irabazi garbiak izan dituela esan du, 2017an baino % 20 gehiago, hain zuzen.

2017an baino % 84 gehiago irabazi dute. Argazkia: pixabay.com
Ibilgailuentzako parking bertikala
2017an baino % 84 gehiago irabazi dute. Argazkia: pixabay.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIE Automotive autogintza enpresak 396,8 milioi euro irabazi ditu 2018an, aurreko urtean baino % 84 gehiago, hain zuzen; ohi kanpoko 154 milioi euro lortu baititu.

Ohi kanpoko sarrerak kontuak hartu barik, EAEko automobilgintza konpainiak 242 milioi euroko irabazi garbiak izan dituela esan du, 2017an baino % 20 gehiago, hain zuzen.

Bestalde, fakturazioaren harira, 2018an 3.030 milioi euro lortu dituztela azaldu du konpainiak agiri batean. Emaitza horretan, Dominion taldearen irteera deskontatuta dagoela gaineratu du konpainiak.

Halaber, fakturazio emaitza horietan, ez du eraginik izan 2018an trukaneurriek pairatutako eragin negatiboak, ezta automobilgintzak nazioarte mailan jasandako kontrakzioa ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Automobilgintza