Ekonomia -
Donostia
Amaitu dituzte 'Portaaviones' izenez ezaguna den eraikina birmoldatzeko lanak
Erabilera anitzak izango ditu orain instalazio berriak, tartean, Euskadi Kirol Portuak antolatutako zerbitzuen ekipamenduak hartzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
'Portaaviones' izenarekin ezagutzen den Donostiako portuko eraikinaren birmoldaketa lanak amaitu dituzte dagoeneko eta, horiei esker, erabilera anitza izango ditu eraikin horrek, besteak beste, Euskadi Kirol Portuak antolatutako zerbitzuen ekipamenduak hartzea, baxurako arrantzarako balorizazio-zentroa eta arrantza-ontziak gordetzeko lau ibar-baso. Donostiako portuko arrantza-ekintzarekin lotutako jarduerak hartu ditu azken mendean lonja horrek.
Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako eta Azpiegitura sailburuak eta Eneko Goia Donostiako alkateak instalazio berriak bisitatu dituzte larunbat goiz honetan. Horiekin batera, Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea eta Antonio Aiz Azpiegituetarako eta Garraioetarako sailburuordea izan dira, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Estilo Modernoaren Gipuzkoako arkitektura industrialaren isla da 1943. urtean eraikitako lonja, eta 1988az geroztik egindako birmoldaketari esker, euren gauzak gordetzeko erabiltzen zuten Donostiako arrantzaleek.
Egungo birmoldaketa 2017ko amaieran hasi ziren, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin, eta "eraikinaren funtsa eta portuan duen garrantzia" errespetatu dituzte.