Ekonomia -

Lan eskaintza

4.350 hautagai eta 500 lanpostu, Ertzaintzaren larunbateko lan eskaintza publikoan

Azterketa psikoteknikoak eta ezagutza eta pertsonalitate probak egingo dituzte bihar BECen. Azken 25 urteetan Ertzaintzak egin duen lan eskaintza publiko handiena izango da.

4.350 hautagai, Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako. Argazkia: Ertzaintza, prentsa
4.350 hautagai, Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako
4.350 hautagai, Ertzaintzaren lan eskaintza publikorako. Argazkia: Ertzaintza, prentsa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira, 4.350 pertsona daude deituta Ertzaintzaren 28. promozioko Lan Eskaintza Publikora. Barakaldoko BEC erakustazokan egingo dituzte lehenengo azterketak larunbat honetan. Azken 25 urteetan Ertzaintzan egin den lan eskaintza handiena da aipatutakoa.

Hautagaien artean 3.152 gizon (% 72,45) eta 1.198 emakume (% 27,54) daude.

Lurraldeka banatuta, Bizkaiak ditu hautagai gehien: 2.588 (% 58,8). Azterketara aurkeztuko direnetatik 932 (% 21,42) gipuzkoarrak dira, eta 624 (% 14,34) arabarrak. Gainera, kopuru txikiagoan bada ere, badira Nafarroatik, Burgostik, Kantabriatik, Errioxatik eta Madrildik joango diren hainbat lagun ere.

Euskara mailari dagokionez, aurkeztuko direnen % 55,5ek B-2 edota B-1 maila dute. Maila altuena dutenek 55 puntu jasoko dituzte; B-1 maila dutenek, berriz, 20 puntu.

Bestalde, titulazio eta diploma ofizialak kontuan hartuko dituzte, baita beste hizkuntza batzuk ezagutzea ere: ingelesa, frantsesa eta alemana, kasu.

Bihar, azterketa psikoteknikoak eta ezagutza eta pertsonalitate probak egingo dituzte. Azterketa horiek gaztelaniaz zein euskaraz egin ahalko dira.

Proba guztiak gainditzen dituzten hautagaiek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren kurtsoa egin beharko dute, eta ondoren praktikak burutu beharko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Barakaldo Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak