Ekonomia -

PENTSIOAK

Hegoaldeko pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte bi hauteskunde kanpainei begira

Hegoaldeko lau hiriburuetan egingo dituzte mobilizazioak bi hauteskunde kanpainen hasieraren biharamunean, hots, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n.

Pentsiodunen mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen mobilizazioa Bilbon
Pentsiodunen mobilizazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegoaldeko pentsiodunek manifestazioak deitu dituzte datozen bi hauteskunde kanpainen hasierarako. Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an egingo dira, eta udal eta foru hauteskundeak, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak eta Europako hauteskundeak, ostera, maiatzaren 26an. Aipaturiko mobilizazio handiak bi hauteskunde hitzordu horien kanpainak hasi eta biharamunean izango dira, hots, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n.

Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako pentsiodunen ordezkariak ostegun honetan elkartu ziren Gasteizen, datozen bi hauteskunde hitzorduak eta mobilizazioen egutegia aztertzeko.

Batzarraren amaieran zabaldutako manifestuan, apirilaren 13ko eta maiatzaren 11ko manifestazioak iragarri zituzten. Pentsiodunen esanetan, mobilizazioei eustea "funtsezkoa" da beren aldarrikapenak agenda politikoan eta sozialean sartzeko.

"Gobernatzen duenak gobernatzen duela" pentsioak defendatu behar direla aldarrikatu dute.

Alderdi politikoen programek euren aldarrikapenak jaso behar dituztela uste dute pentsiodunek, tartean, pentsio sistema publikoa babestea eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.

Bestalde, pentsiodunek martxoaren 8ko greba feminista babestu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba Hauteskunde orokorrak Ekonomia berriak Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Pentsioak azken ordukoa Udal eta foru hauteskundeak 2023