Ekonomia -

EAE

Eragiketa bakoitzeko gutxienez 2.000 euroko laguntza aurreikusten du 'Renove planak'

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren arabera, "teknologia guztietarako tartea dago", baita dieselerako ere. 10 urte baino gehiagoko autoak ordezkatuko ditu planak.

5 milioi euroko aurrekontua izango du planak / Irudia: EiTB.
5 milioi euroko aurrekontua izango du planak.
'Renove planak' 2.000 euroko laguntza aurreikusten du eragiketa bakoitzeko

0:54

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autoak berritzeko 'Renove planak' bakoitzean 2.000 euroko laguntza aurreikusten du eragiketa bakoitzeko, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuaren arabera. Ibilgailu berrien salerosketa pizteko helburua du Eusko Jaurlaritzaren planak.

El Diario Vasco kazetari emandako elkarrizketan, Tapiak esan du ekonomiaren dezelerazioak kezkatuko lukeela "Euskadin bakarrik balitz, baina ez da horrela, eta egoera orokor bati buruz hitz egiten ari gara". "Euskadik hazten jarraituko du; bizkorrak eta malguak izan behar gara, eta etorkizunerako prest egon", gehitu du.

Aste honetan iragarritako 'Renove planak' 10 urte baino gehiagoko autoak ordezkatzea du helburu. Horrekin "Euskadiko ibilgailuak berriztatzea eta automobilgintzari laguntzea, herrialderako garrantzitsua baita".

Zehaztu duenez, 5 milioi euroko aurrekontua izango du planak, Energiaren Euskal Erakundearen kontu, eta edozein teknologia duten ibilgailuak lagunduko du diruz; "eragiketa bakoitzeko, 2.000 euro inguru".

Dieselari buruz galdetuta, Tapiak esan du "teknologia guztietarako tartea eta lekua" daudela, eta "trantsizio ordenatuta eta lasaia bilatu" behar dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Dirulaguntzak gaur Automobilgintza