Ekonomia -

Osakidetza

Hiru greba egun deitu dituzte Lehen Arretako langileek

Lehen Arreta Arnasberritzen mugimenduak langile kopurua igotzea eta hutsuneak betetzea eskatzen du. Sindikatuen babesa bilatuko dute.

Lehen Arretako langileen manifestazioa, Gasteizen / Argazkia: EFE.
Lehen Arretako langileen manifestazioa, Gasteizen.
Lehen Arretako langileen manifestazioa, Gasteizen / Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzaren Lehen Arretako osasun zerbitzuetako langileek martxoa, apirila eta maiatzean zehar hiru greba egun deitzea adostu dute, Eusko Jaurlaritzari osasun zentroetako gehiegizko lan kargarekin bukatzea eskatzeko.

Lehen Arreta Arnasberritzen mugimenduak Gasteizen egindako batzarrean onartu dute deialdia. 2017an sortu zen mugimendua, eta Lehen Arretako 600 bat langile biltzen ditu. Tartean daude familia-medikuak, pediatrak eta baita Erizaintza, Farmazia eta Bezeroari Arreta eremuetako langileak.

Hiru egun ezarri dituzte lanuzteak egiteko —martxoaren 15a, apirilaren 12a eta maiatzaren 17a—, baina oraindik ez dira finkoak eta aldatu daitezke, Eneko Ibarruri bozeramaileak azaldu duenez.

Momentuz sindikatuek ez dituzte lanuzteak babesten, baina mugimenduko ordezkariak sindikatuekin harremanetan jarriko dira hurrengo egunetan, babesa lortzen saiatzeko.

Batzarra bukatuta, EAEko hiru lurraldeetako 300 bat pertsonak manifestazioa egin dute Europa Jauregitik Osakidetzaren egoitzaraino, Denborarik gabeko arreta, arriskuz betetako arreta. Lehen Arreta Arnasberritzen lemapean.

Sufritzen duten gehiegizko lan karga salatzen du mugimenduak. Horrek pazienteei eskaintzen dieten arretaren kalitatea kaltetzen duela ohartarazi dute, eta azken urteetako "murrizketen", "gero eta langile gutxiago" izatearen eta herritarrak gero eta adinduagoak izatearen ondorio dela ere adierazi dute.

Rafael Gracia familia-medikuak azaldu duenez, Lehen Arretako langileen kopurua igotzea, sistema informatiko bizkor bat eta langileen erretiroek, bajek eta jardunaldi murrizketek sortutako pertsonal hutsuneak betetzea eskatzen diote Osakidetzari.

Lehen arretako medikuak kexu dira paziente kargagatik
Lehen arretako medikuak kexu dira paziente kargagatik
Lehen arretako medikuak kexu dira paziente kargagatik

1:33
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Sendagileen albisteak Erizaintza albisteak Lan gatazkak Osasun zentroak gaur Ekonomia