Ekonomia -

ESPAINIAKO AURREKONTUAK

EAJk ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Sanchezen aurrekontu proiektuari

Aitor Esteban diputatu jeltzaleak ziurtatu duenez, horrek ez du esan nahi jeltzaleek Aurrekontuen alde bozkatuko dutenik. ERCk, bere aldetik, osoko zuzenketa erregistratu du.

Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE
Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan
Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJren talde parlamentarioak ez dio osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako Gobernuaren 2019ko aurrekontu proiektuari, Aurrekontuek tramitea igaro eta Kongresuan eztabaidatu ditzaten.

Aitor Esteban EAJk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak gaur goizean Kongresuan bertan kazetarien aurrean iragarri duenez, EAJk ez du osoko zuzenketarik aurkeztu, baina horrek ez du esan nahi jeltzaleek aurrekontu proiektuaren alde bozkatuko dutenik, horren esanetan.

"Aurten (Aurrekontuekin) gobernatu ahal izateko tarte zabala dagoela uste dut", adierazi du.

Estebanen arabera, EAJren Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) Gobernuari "konfiantza tarte bat" ematean erabaki du "gaizki-ulertu" batzuk gainditu ostean. Antza, azpiegituretan hitzemanda zeuden inbertsioetan izan ziren gaizki-ulertuak, eta "alarma" guztiak piztu ziren jeltzaleen artean.

"Egoera bideratu ahal izan da eta trabarik gabeko elkarrizketa izaten ari da azken egunotan", esan du EAJren diputatuak. Benetako negoziazioa zuzenketa partzialak bideratzen direnean (osoko zuzenketak gainditzen badira) hasiko dela gaineratu du.

"Aurrekontuak tramitatzea eta eztabaidatzea nahi dugu", berretsi du.

ERCk osoko zuzenketa erregistratu du Diputatuen Kongresuan

Esquerra Republicanak (ERC) osoko zuzenketa aurkeztu dio Espainiako Gobernuaren 2019ko aurrekontu proiektuari. Joan Tarda ERCko diputatu eta bozeramailearen ustez, Sanchezen Gobernuarekin hitz egiteko eta Kataluniako auziari konponbidea aurkitzeko ahalegin guztiak egin ostean dator erabakia.

Negoziazio guztiak "zailak" dira eta "une korapilotsuak" egon ohi dira, esan du, eta bitartekari neutral batek arazoa konpontzen lagun dezakeela nabarmendu du.

ERCk osoko zuzenketa aurkeztu dio Espainiako gobernuaren aurrekontu proiektuari
ERCk osoko zuzenketa aurkeztu dio Espainiako gobernuaren aurrekontu proiektuari
ERCk osoko zuzenketa aurkeztu dio Espainiako gobernuaren aurrekontu proiektuari

2:18
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Espainiako Gobernua bideoak Alderdi politikoak Pedro Sánchez Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Estatuko Aurrekontu Orokorrak 2024