Ekonomia -

Automobilgintza

CIE Automotivek bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioak saldu ditu

EAEko konpainiak bioerregaiak fabrikatzeari utzi dio ibilgailuetako osagaietan oinarritzeko.

CIE Automotivek bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioak saldu ditu. Argazkia: ETB
Hainbat ibilgailu kontzesionario batean
CIE Automotivek bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioak saldu ditu. Argazkia: ETB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIE Automotivek bioerregaiak fabrikatzeari utzi dio, Bionor (Araba) eta Biosur (Huelva) bioerregaien fabrikaziorako dituen bi instalazioak saldu baitizkio Gunvor taldeari, 13,6 milioi eurorengatik.

Automobilgintzan dihardun EAEko konpainiak salmentaren nondik norakoak azaldu dizkio astelehen honetan Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari.

Jesus Maria Herrera CIE Automotiveko kontseilari delegatuak azaldu duenez, joan den uztailean Dominion akziodun nagusiak enpresatik alde egin zuen, eta egungo operazioari esker, "oinarrizko negozioan jarrai ahal izango dituzte ahalegin guztiak". Hori horrela, automobilgintzan oinarrituko dira "irabazi-marjinak lortzen jarraitzeko", esan du.

CIE Automotivek 2018ko amaieran eten zuen bioerregaien fabrikazioa eta salmentan jarri zituen instalazioak, enpresak ezarritako 2016-2020 Plan Estrategikoaren harira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Automobilgintzari buruzko albisteak